I P U I N A KK A N T A KJ O K O A KG U N E A K
Bazen behin...


TIGREA ETA BERE
BI KUMEAK

TigreaBazegoen behin uharte zoragarri bat. Munduko beste edozein tokitan baino hobeto bizi zitekeen bertan. Tigre bat bizi zen han bere bi kumeekin.

Egun batean tigre amak esan zion kume bati:
- Txiki ba al dakizu ehizan egiten?
- Ez, ez dakit -erantzun zion txikik.
- Ba... bihar erakutsiko dizuet! -esan zuen amak.

Biharamunean, goizero bezala, 8:00etan esnatu ziren.
Geroxeago uhartean txapelketa bat egon zen eta noski Txikik irabazi zuen. Beraien ama oso pozik zegoen eta festa bat antolatu zuen.
Ordutik aurrera denok pozik bizi izan ziren.

ASIER ETXAGIBEL


ZUHAITZ TRISTEA

ZuhaitzaBazen behin zuhaitz triste bat, beti triste zegoen. Ez zuen hostorik eta ez zuten zaintzen.

Egun batean mutiko batzuk zuhaitzaren ondotik pasatu ziren eta batek esan zuen:
- Zuhaitz hau oso triste dago.

Eta erantzun zion beste mutikoak:
- Bai, oso triste dago, baina, nola alaituko dugu?

Ezer ez zekienak esan zuen:
- Badakit,beste zuhaitz bat landatuko dugu! -denok ados jarri ziren eta landatzen hasi ziren.

Uda heldu zeneanzuhaitz tristeak hosto asko zituen eta gainera landatutako zuhaitza sendotzen hasita zegoen.Horrela konturatu ziren zuhaitz tristeak behar zuena lagutasuna zela.

Ordutik aurrera zuhaitzak zainduta eta pozik egon ziren.

JONATAN


NIRE AMA
GAIXORIK DAGO

AnbulantziaBazen behin Arrasaten bizi zen 8 urteko neska bat. Neska honek Garazi zuen izena eta bere amarekin bizi zen. Bere amak Kodes zuen izena eta 44 urte zituen.

Egun batean Garazi eta Kodes kalera joan ziren.
Egun hotza zen hura, beraz esan zuen Kodesek:
- Goazen etxera.

Etxera joan baino lehen eztulka hasi zen eta esan zion Garazik:
- Amatxo ohera joan.

Lo pixkat egin zuen baino berriz eztula zuen, orduan Garazik esan zion:
- Ama emango dizut jarabea osatzeko?

Baina honela ez zen osatu eta esan zuen Garazik:
- Amatxo eraman behar zaitut medikuarengana.

Medikuak farmaziara bidali zuen medizinak erostera eta denak hartu eta gero Kodes osatu egin zen.

GARAZI
TXIKINET gunearen berri lagun bati bidali
 
Zure marrazkiak, ipuinak, txisteak, gertakizunak, eritziak... bidalizkiguzu, berton ipiniko ditugu mundu osoak ikus ditzan.

GURE HELBIDEA GORDE

t x i k i . n e t K A N T A KJ O K O A KJ O K O A K


Diseinua eta garapena:
www.komunika.net